Take me home, country roads
sartu:
http://www.youtube.com/watch?v=DC8nDdPM_Qk&feature=related
*garena garelako, ginena ginelako…*
sartu:
http://www.youtube.com/watch?v=DC8nDdPM_Qk&feature=related
*garena garelako, ginena ginelako…*
Kafe hatsak xuxurlaturiko poema zailak
Kafe makilkadetan bihurtu
eta marrazki eginda.
zer da “ezin da”?
Kafe bekarrak urtu
ur beltzaranez marrazturiko poema hilak.
Ogi imajinarioa saltzen zuten okindegian sartu zen gorbata trajeduna. Mostradorera hurbildu eta ezkutuan 500 euroko billete bat erakutsi zioan saltzaileari, bertan ez zegoen jendeak ez ikusteko edo. Saltzaileak keinu baten bidez “ongi da, goazen” esan zion eta atzeko Gela Misteriotsura joan ziren. Bertan, bitrina baten barnean BENETAKO (letra larriz) ogi barra bat zegoen. Koskorra falta zuen, aspaldiko jabe baten tentazioaren erruz. Tentazioak dira errudunak, ez jabeak.
“Mende bat duela uste da, baina egoera onean kontserbatzen da. Hori bai, txikle motakoa da eta eurite batzuen ondorioz pixka bat busti zen. Lehortze-tratamendu sakon bat jasan du. Halere, prezioa oso tentagarria du.”
“Gama altuagoko zerbait baduzu? Txekeak egin ditzaket.”
“Barkatu, jauna, baina une honetan ezin dizkizut gauza preziatuagoak erakutsi. Horretarako aurrez abisatu beharko zenuke eta sartzeko 100 euro ordaindu, interesa duzula erakusteko eta hori. Segurtasun sistemak oso garestiak dira.”
Trajeak gorbata lasaitu zuen. Gero, une batez pentsatzen ari zenaren itxura egin zuen.
“Ongi da, hauxe eramango dut, emaztea zain dut eta.”
Ilunegi egiten ari da
ilunegi ikusi ahal izateko
begiratzeko.
Begiak itzali zaizkit.
Eta konturatu naiz benetan balio duena ez dela aurkituko dudana.
Orain artean esku artean nuena.
Oroimenean dudana
baizik.
-Elizari dedikatua

Hurrunetik ikusten da denbora zaharren nostalgia. Nola gaur egun ere zenbaitek garai zaharren inbidia gordina dugun, garai zailagoak faltan botatzen ditugun, gure guraso eta aiton amonen garai horiek. Errazegia da orain dena eta horrek gizartea pasibokeriaren kobazulotik bideratzen du, eta gero zaila da irteera berriz aurkitzea. Errebeldia gutxi, eta moda gisara saldua. Ezkerra eskuin, eta eskuina zentro, zuria gris, beltza marroi…
70.hamarkadaren bukaeran, “The times they are changing” zioen Bob Dylan-ek.
Gaur Raxoik dioen berbera.
Eta?
Amets arraro bat eduki dut (amets gehienak dira arraroak). Tren bateko bidaiaria nintzen, inguruan nituen beste asko bezala. Tren zaharra zen, lurrunezkoa. Mendi maldatsuen artean mugitzen zen trena, S ugari eginez, ondoan zuen ibaiaren tankeran. Halako batean, haizpitarte batera iristean, geratu egin zen. Gizon altu eta gihartsu batek (uste dut arma bat zuela, ez nago ziur) jaisteko agindu zigun, trenetik jaisteko. Beraz, erreka alboan geratu ginen, trenetik at, eta trenak bere bidaia jarraitu zuen, pertsona bakarrarekin. Berehala tunel estu batean sartu zen eta leherketa bat entzun genuen, tunel barnetik zetorrena. Tunelaren beste aldetik, gure trenaren aurkako norantzan, beste tren bat zetorren; modernoagoa, azkarragoa.
Ametsak jarraitzen du, baina jarraian datorrenak ez du tren eta leherketekin zerikusirik.
Goizean esan didate hemendik hurbil leherketa bat egon dela, gauean. Ea ez naizen esnatu. Ezetz, lo seko nengoela.
ametsak non gorde dituzu?
Zeruak sua hartu du
orrialde zuri bat bihurtu naiz
Itzaldu
barrenak irakurri
edo soilik nirekin jesarri
eta disfrutatu.
“Krisi” garai hau dela medio, kafetxoa hartzera joan naiz goizean Amaloi kafetegira. Katilu lasaigarriaz burmuina martxan jarriz eta irri egiteko asmoz, irakurtzen nuen bitartean.
-Zenbat da?
-1,25 euro
-jajaja
-…
-eh… jeje… bai tori.
-eskerrikasko
-zuri(?)
Maketako kantak jadanik grabatu ditugu, baina oraindik nahasketa egitea eta masterizazioa falta da. Eta ez gara ahaztu olerkiez, hauek ere tarte batean grabatu eta laster aterako da maketa. 1000 aleko tirada aterako dugu eta 2 eurotan saldu ale bakoitza.

AGENDA:
Maiatzak 16, Ostirala Elgoibargo Malako plazan 23:00etan GARABI+SKASTI+DARLING SHOES
Maiatzak 23, Ostirala Zarauzko Munoa plazan 23:00etan Saharako umeen alde: GARABI+TANTRA
Maiatzak 31, Larunbata Larrabetzuko gaztetxea 19:00etan GARABI
Ekainak 6, Ostirala Zarauzko putzuzulo gaztetxean Oteitza lizeoko festan
Ekainak 13, Ostirala Gazteizko gaztetxea 20:00etan Halabedi irratiaren urteurrena: SAGARROI+GARABI
-paroia-
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5